XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Uso txuriak aidean

Miren bezelaxe, amets orrek bultzata joan diranak baditugu Ekuadorko mixioetan.

Baditugu emakume mixiolariak eta ziur gaude ama izaten asiak dirana.

Gure apaizak bazeramaten urte bete ta geiago mixio aietan ebanjelioaren azia ereiten.

Baña azia ereiteko lurra mardula bear eta etzegoan olakorik an.

Lan gaitza da biurridun zugaitz zarra liraintzea.

Orixe gertatzen zitzaien giza-biotzak urratzen asita.

Beraz garbi ageri zan umetxoen biotz biguñak landutzen asi bearra zegoala ta ortarako eskolak jasotzea lenen lenengo egin bearra zala.

Baña eskolak jaso bakarrarekin zer egin zitekean erakuslerik gabe?

Batez ere, erakusleak bear ziran da ez edonor.

Edonorrek etzizakean umetxoak eskolatu.

On zan bai, mundu ontan, gizartean itxuraz bizitzen erakusteko eskola ematea, baña batik bat zerubidea, Jainkoa ta Kristoren ikasbide edo dotriña, orixe zan txikitxikitatik umeari buruan sartu bear zitzaiona.

Buruan eta al izanik biotzean ere bai.

Gaztetxoekin ere asi zitekean eta mutillekiko langite au apaizak ongien eramango zuten.

Baña neskatxak alde batera utzi bear al ziran?

Oieri ere erakus ziatekean ba, gauza jakingarri pranko.

Eta gaxoak? Oiek ere ezin ba baztertu.

Ez asko balio dutelako aragizko gorputz sakatzari begiratu ezkero; baña begiak zorroztu ta aragizko jantziaren azpian Jainko beraren irudi ta anima ageri baita.